Mundubira. Elkano. Primus.

Mundubira. Elkano. Primus  euskal itsas kulturari balioa eman nahi dion formatu txikiko antzezlana da, Elkano eta bere zirkumnabigazioan oinarrituz. Loraldia Festibalaren ekoizpena da.

Mundubira. Elkano, Primus antzezlana Loraldia Kultur Elkartearen produkzio propioa da, formatu txikiko teatro-lana, eta lehen zirkumnabigazioaren 500. urteurrena gogoratzen du.

Teatro-lan honen eszena aktoreen interpretazioak eta musikak osatzen dute. Alde batetik, bi aktorek bakarrizketen bidez istorioa kontatuko dute. Beste aldetik, musikari bik antzezlanaren soinu banda jarriko du: musikaria eta kantaria. Patxo Telleriak idatzi du gidoia eta Karlos Panera da eszena zuzendaria. Oholtza gainean, Iñigo Aranburu Juan Sebastian Elkano izango da eta Xabi Ortuzar, Juan de Zubileta itsasmutila. Hauekin batera, Ainara Ortegak XVI. mendeko baladak kantatuko ditu, eta Nerea Alberdi musikariak biolina joko du, zuzenean.

Martxoaren 22an Bilboko Untzi Museoan estreinatu ondoren, ahalik eta herri gehinetara iristeko asmoa du. 

Informazio gehiago ikusi.