Dibulitoon Studio-ren "Elcano. La primera vuelta al mundo"

Oinarri historikoa duen fikzio produktua da, Elkano eta bere zirkumnabigazioa abiapuntutzat hartzen dituena. Haurrengana zein, zeharka, gurasoengana heldu nahi du, Getariako marinelaren nondik norakoak ezagutarazteko.

Pelikula Angel Alonsok zuzendu du eta ekoizpena Dibulitoon Studio eta Elkano Dibulitoon AIEk egin dute. Martxoaren 23an ikusiko da lehen aldiz Malagako zinemaldiaren 22.edizioan, Estreno Especial atalean. Luzemetraia zine aretoetara uztailaren 12an iritsiko da. 

Publiko familiarrai zuzendutako filmea da eta duela 500 urte gauzatutako munduko lehen zirkumnabegazioaren abenturan oinarritua dago, 1519 eta 1522 artean gertatutakoa. Lan taldeak Elkano 500 Fundazioaren laguntza izan du oinarri historikoa lantzeko, fundazioaren Aholku Batzordean dauden historilarien bitartez. Gainera, Fundazioak filmearen hedapena eta promozioa lagunduko ditu. 

 La producción ha contado con el asesoramiento histórico de la Fundación Elkano, a través de las personas que integran su Comité Asesor. Además, apoyará la película en su difusión y promoción.

Proiektuari buruzko informazio gehiago ikusi.