Elkanoren itsasoratzea jaialdia

Lehen mundubira gogoratzeko Elkanoren itsasoratzea ospatuko du Getariak, jaialdi kultural eta parte-hartzailea. Jaialdia irailaren 14 eta 15ean ospatuko da eta herriko gizarte zein kultur eragile desberdinek, Getariako Udalak eta Elkano 500 Fundazioak diseinatu eta antolatu duten egitaraua izango du. Mundubiraren ubera lelopean, iraganaz hausnartu nahi duten ekintza sortari hasiera emango dio jaialdiak.

Elkanoren itsasoratzea jaialdia parte-hartzailea, ludikoa eta dibulgatzailea izango da. Getariako Udala, Elkano 500 Fundazioa eta herriko eragileak elkarlanean ari dira antolatzen. Jaialdi hau Mundubiraren ubera lelopean jarraipena izango duen ekimen zabalago baten lehen ekintza izango da, 2022 artean Getarian antolatuko diren ekintza desberdinez osatutako egitaraua – Getaria orain 500 urte beste 17 nagibagatzailerekin batera lehen mundu bira osatu Juan Sebastian Elkano itsasgizonaren jaioterria da; hilabete batzuk geroago beste 12 gizon heldu ziren Cabo Verdetik, han preso egon ostean. 

ELKANOREN ITSASORATZEA JAIALDIAREN EGITARAUA:

Arrantzalez jantzita etortzera animatzen da.

IRAILAK 14, LARUNBATA

10:30-14:00 Gazte eta helduentzako tailerrak 

- Antxoa Tailerra

- Tailerrak Urritzaren eskutik portuan 

- Gynkana moilan 

- Mural erraldoia 

- Astronomia tailerra 

- Gyotaku: Itsasoa besarkatzen 

- Txapa pertsonalizatuak 

- “Arroza Elkano erara” txapelketa 

14:00 / Bazkari herrikoia 

14:00/ Erromeria portuan /

Ondoren: Ipuin kontalaria haurrentzat portuan

17:00 / Ur jolasak 

 

 

IRAILAK 15 IGANDEA

 

12:00 / Portuan, herritarren eta ontzien elkarteratzea.

12:30 / Ekitaldi ofiziala, Itsasoratze Itunaren irakurketa.

13:30 -14:00 /  Jaialdian parte hartuko duten ontzien itsasoratzea. 

17:30 / Getaria-Sevilla itsas ibilaldi eta hausnarketa gunearen irteera ofiziala.

 

Ikusi jaialdiaren aurkezpen prentsaurrekoaren informazioa.