Audioliburua: "Juan Sebastian Elkano, kapitain baten biografia"

Elkanoren bizitza eta duela 500 urte gertatutako munduaren lehen itzulia, hamahiru ataletan errepasatzen ditu.

Elkanoren bizitza eta duela 500 urte gertatutako munduaren lehen itzulia, hamahiru ataletan errepasatzen ditu.

"Juan Sebastian Elkano, kapitain baten biografia” hamahiru ataletan Getariako marinelaren bizitza eta lehen mundubiraren bidaia kontatzen dituen audioliburua da. Elkano Fundazioak ekoitzitako dibulgazio-proiektu honekin, erakundeak beste modu batean ezagutarazi nahi ditu gertaera haiek.

Gaur egungo ikuspegitik begiratuta, kontakizunak fikzioa irudi lezake; hala ere, Julian Díazek egindako ikerketa sakonean oinarrituta dago – Díaz Itsasmuseum Bilbaoren "J.S. Elkano. Tras la huella " erakusketaren komisarioa da, eta izenburu bereko nabigatzaileari buruzko biografia eguneratu baten egilea da.

Ekoizpenak lau ahotsetan errepasatzen du Elkanoren bizitza Getarian eta Sevillan, Espezieen Uharteetarako ibilbide berri baten bila ontziratu aurretik, bai eta espedizioaren prestaketa eta hiru urteko bidaia bera ere. Getariarrak itzultzean egindako urratsak ere jarraitzen ditu, Moluketarako bigarren espediziora arte –García Jofre de Loaisaren agindupean eta armadako pilotu nagusi gisa –, non Elkanok bizia galdu zuen. Bidaia hartan, Andres Urdaneta gipuzkoarrarekin egin zuen topo, zeinak, urte batzuk geroago, itzulbidea edo Filipinetatik Ozeano Baretik itzultzeko bidea lortu zuen. Urdaneta Elkanoren testamentua sinatu zuen lekukoetako bat izan zen.

Euskal kostaldeko kantu tradizionalen aukeraketa zabal eta zainduak – mudnubiraren protagonista kolektiboa – laguntzen du atal bakoitza, 12 minutu ingurukoa.

EITB komunikazio taldeko irratiek, Radio Euskadi, Radio Vitoria eta Euskadi Irratiak, uztailean eta abuztuan emitituko dituzte hamahiru atalak. Gainera, webgune honetan ere eskuragarri daude.

Informazio gehiago.