Azken hiru urteetan zehar, Elkano Fundazioak hainbat gauza lortu ditu: ikerketa akademikoak sustatu ditu, udako ikastaroak eta hitzaldiak antolatu ditu jakintza berria zabaltzeko, saiakerak eta nobelak argitaratu ditu, dokumentalak eta arte eszenikoetako ikuskizunak produzitu ditu, jaialdi kulturalak eta ibilbideak antolatu ditu (bizikletan eta itsasontzian); hori guztia bidaiari eta garaiari buruzko ezagutza sortu eta zabaltzeko. Izan ere, Euskal Herriak presentzia berezia izan zuen mundubiran, eta ez soilik Getariako kapitainarengatik.
Abesti bat falta zen eta orain jada badago Xabi Solano Maiza (Hernani, 1978) abeslariaren parte hartzeari esker. ‘Bi mundu’ Elkanok munduari emandako lehenengo biran inspiratutako kantua da eta aniztasunean, kultura trukaketan eta bidaia hura posible egin zuten pertsona guztien elkarketan jarri nahi du arreta, hori guztia euskaratik eta euskal herritarren ikuspegitik. Abestia dibulgaziorako eta sozializaziorako tresna da, lehen m undubiraren errelatoa gazteengana eramateko.