Daniel Zulaikaren "Elkano, euskaldunak eta munduaren inguruko lehen itzulia”.

“Elkano, euskaldunak eta munduaren inguruko lehen itzulia” Daniel Zulaikak, bi urtean zehar, historiaren arloan egindako ikerketa lana da. Lanaren ildo nagusia euskaldunak dira: espedizioan parte hartu zutenak, antolaketan eta abian jartzeko lanetan aritu zirenak; eta baita herrialdea bera ere, itsasoari lotutako historia luzearekin.

Getaria – Sevilla: hausnarketarako itsas-ibilaldia belaontzian

Elkano 500 Fundazioa Getaria eta Sevilla arteko itsas-ibilaldia prestatzen ari da, orain 500 urteko espedizio hura eta egungo gizartea lotzen dituen hainbat gairi buruzko hausnarketarako espazioa izan dadin: itsasoaren zaintza, itsasoarekin lotutako balioak, mundializazioa edo elikadura eta jasangarritasuna.

Elkanoren itsasoratzea jaialdia

Lehen mundubira gogoratzeko Elkanoren itsasoratzea ospatu zuten getariarrek, jaialdi kultural eta parte-hartzailea, joan den irailaren 14 eta 15ean. Herriko gizarte zein kultur eragile desberdinek, Getariako Udalak eta Elkano 500 Fundazioak diseinatu eta antolatu zuten egitaraua.

Munduaren inguruko itzuliaren bloga

Munduaren inguruko itzuliak, orokorrean, sortzen duen miresmena gorabehera, egun herritarrek gauza gutxi dakite gertaera haiei buruz: protagonista nagusien izenak, Magallanes eta Elkano alegia; agian Victoria ontziaren izena, bost ontzietatik itzultzea lortu zuen bakarra. Eta, zer gehiago?  Baliteke beste tripulatzaileren baten izena ezagutzea, bereziki herritarra bada; agian espezien bidearekin ere lotuko dute bakarren batzuk.

The First Voyage Round the World: Juan Sebastián Elkano

Enrike Solinis eta Euskal Barrokensemble-k The First Voyage Round the World: Juan Sebastian Elkano izeneko proiektua dute  esku artean, eta une honetan proiektuaren CD-a prestatzen ari dira; munduan eta denboran zehar egiten den musika-bidaia horretan Getariako itsasgizona da kapitaina.

Itsasmuseum Bilbao: Elkanoren aztarnaren bila

Itsasmuseumen 'J. S. Elkano. Tras la Huella' izeneko behin behineko erakusketa ikusi ahal izango da. Donostiako Aquariumarekin lankidetzan antolatu den erakusketa hori dokumentu-bilduma garrantzitsu batek osatzen du, eta 400 metro karratu baino gehiago hartzen ditu.

Donostia Gastronomika 2019: dastatu mundubira

Munduari lehenengo aldiz bira eman zioten eskifaiako kideek geldialdia egin zuten herrialdeetako sukaldaritza gerturatuko digu Donostiako XXI. Gastronomikak, urriaren 6tik 9ra. 

Elkano hitzaldi zikloa, San Telmo museoaren eskutik

Elkano 500 Fundazioa eta Donostiako San Telmo Museoa, bidelagun museoak lehen mundubiraren inguruan antolatutako hitzaldi zikloan  

Mundubira. Elkano. Primus.

Mundubira. Elkano. Primus  euskal itsas kulturari balioa eman nahi dion formatu txikiko antzezlana da, Elkano eta bere zirkumnabigazioan oinarrituz. Loraldia Festibalaren ekoizpena da.

EHUrekin hitzarmena ikasleek praktikak egiteko

Ingurumena, iraunkortasuna eta GIH masterreko ikasleek praktikak egingo dituzte Elkano 500 Fundazioko proiektuetan. Masterra Euskal Herriko unibertsitateko Garapen Iraunkorrari eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedrari dagokio.

Uda ikastaroak: "Elkano eta lehen mundubira: 500 urte geroago"

Juan Sebastian Elkanok eta munduaren inguruko lehen itzuliak beren lekua izango dute UPV/EHUren 2019ko Uda Ikastaroetan. Elkano 500 Fundazioarekin elkarlanean, mintegia uztailak 4 eta 5ean egingo da Donostiako Miramar jauregian.

Mundubira: musika bidelagun

Bost egilek, hainbat euskal lurraldetakoak, Juan Sebastián Elkanoren bidaiari musika jarriko diote. Konposizio bakoitzak espedizioaren etapa bat jasoko du. 2019 eta 2022 arteko denboraldietan estreinatuko dira eta, gainera, grabatu eta elkarrekin CD bakarrean argitaratuko dira.

Dibulitoon Studio-ren "Elcano. La primera vuelta al mundo"

Oinarri historikoa duen fikzio produktua da, Elkano eta bere zirkumnabigazioa abiapuntutzat hartzen dituena. Haurrengana zein, zeharka, gurasoengana heldu nahi du, Getariako marinelaren nondik norakoak ezagutarazteko.

Mundubira. Elkano. Primus.

Elkanoren izpirituak munduari itzulia emango dio 2019 urtean, Euskadi-Murias taldeko txirrindulariek Elkano marka maillotean eramango dute eta. Jakinmina piztu eta ikusgarritasuna lortzeko asmoa duen kolaborazioa da.

Nazioarteko kongresua.

Mundubirak ekarri zituen aurrera pauso eta aurkikuntzetan sakonduko dugu, zirkumnabigazioarekin harremana izan zuten hainbat herrialdetako ikerlariekin elkarlanerako sare egongorrak sortu nahi dituen kongresuan

Itsasoaren zainketa.

Itsasoa babesteko sentsibilizazio kanpainak zabaldu nahi ditugu Elkano Fundaziotik, baita kostaldea berreskuratzeko ekintza konkretuak egin edota ingurumena zaintzeko teknologien garapena bultzatu.

Escape-room sarea.

Elkanoren espedizioaren berri modu ludikoan izateko aukera bat, Getariatik abiatu eta zirkumnabigazioarekin harremana duten hainbat herri eta herrialderekin scape room sare bat ehuntzeko asmoa duena.

Elkano katedra

Elkano eta lehen mundubiraren garrantzia aztertzeko ikerketa bultzatuko dugu, ikerkuntza katedra baten bitartez.

Elkano pentsamendu eskola.

Mundubirak aldaketa sakonak ekarri zituen pentsamenduan zein gizakia beraren ikuspegian. Eskola hau balioek egungo gizartean duten lekuaz hausnartzeko sortuko da eta pertsonak garapenaren erdigunean kokatzeko
Ver todas