MUNDUBIRA 500: ELKANO FUNDAZIOAk (aurrerantzean ELKANO FUNDAZIOA) Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean ezarritako baldintzak betetzen ditu, eta baita ere 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) araudiak datu pertsonalen trataeraren eta datu horien zirkulazio askearen harira, pertsona fisikoak babesteari buruz dioena, eta asmo horrekin sortu da lege ohar hau.
Web orri honetan sartzen den orok onartu eta bere gain hartzen du baldintza horiek kontuan hartu eta beteko dituela, eta baita aplika daitekeen beste edozein legezko xedapen ere. Web orri honetan nabigatzeak berarekin darama erabiltzaileak baldintza hauek ulertu eta onartzea, eta baita baldintza horietan izan daitezkeen aldaketak ere.
WEB ORRIAREN TITULARRA
www.elkanofundazioa.eus domeinua MUNDUBIRA 500: ELKANO FUNDAZIOArena da.
Helbidea: Elkano kalea 3, 20808 Getaria (Gipuzkoa)
IFK: G75177337
Telefonoa: 943 006 840
email-a: info@elkanofundazioa.eus
Euskadiko Fundazioen Erregistroan F-419 zenbakiarekin erregistratua dago. Munduaren inguruko lehen itzuliaren V. mendeurrena sustatzea du helburu, besteak beste Juan Sebastian Elkano getariarra (Gipuzkoa) izan baitzen balentria horren protagonistetako bat; eta era berean, gure gizartearen eta ekonomiaren garapenerako itsasoak duen garrantziari balioa emateko lan egiten du fundazioak.
WEB ORRIAREN HELBURUA
Web orri honen helburua da ELKANO FUNDAZIOAren lanari buruz berri ematea eta ezagutaraztea.
Web orrian sartzeak erabiltzaile bihurtzen zaitu eta lege ohar honetan idatzita dauden baldintza guzti-guztiak onartzen dituzula jotzen da, eta horregatik gomendatzen dizugu web orrira sartzen zaren bakoitzean lege ohar hau irakurtzeko, baldintzak aldatu egin baitaitezke.
ELKANO FUNDAZIOAk eskubidea du web orri honetako zerbitzuak eta/edo edukiak hobetu, aldatu edo kentzeko, alde bakarretik eta aurrez berri eman gabe. Eduki horien egiazkotasunaren edo hirugarrenei eragin diezaieketen kaltearen erantzukizunik ez du hartzen, ezta beste web orri batzuekiko esteken bidez ikus daitezkeen edukien gaineko erantzukizunik ere. Web orri honetan ager daitezkeen kanpoko estekei buruzko erantzukizunik ez dute beren gain hartzen web orriko arduradunek.
WEB ORRIKO EDUKIAK
Web orri honetako zerbitzu eta edukiak gaztelaniaz zein euskaraz ikusi ahal izango dira, beste hizkuntza batzuk erabiltzeari uko egin gabe ELKANO FUNDAZIOAren erabakiz. Erabiltzaileak web orriko hizkuntza ez ulertzea ez da egilearen erantzukizuna, ez eta hortik eratorritako ondorioena ere.
ELKANO FUNDAZIOAk eskubidea du web orri honetan egoki iritzitako aldaketak egiteko, libreki eta aurrez jakinarazi gabe, eta beraz, eduki eta zerbitzuak aldatu, ezabatu edo gehitu ahal izango ditu, eta baita ere horiek aurkezteko modua edo lekua, eta horrek erabiltzaileei eragin diezazkien ondorioen gaineko erantzukizunik ere ez du izango.
JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA
Web orri honetako eduki guztiak, hala nola testuak, grafikoak, irudiak, diseinua eta eduki horiei legozkien jabetza intelektualeko eskubideak, eta baita ere marka guztiak, izen komertzialak edo beste edozein zeinu bereizgarri web orriko titularraren jabetzakoak dira, edo legezko jabeenak, eta horrenbestez, horien gaineko eskubide guztiak gordeta daude. Web orriko eduki guztiak behar bezala babestuta daude jabetza intelektual eta industrialeko araudiaren bidez.
Besteren diseinu, logotipo, testu eta/edo grafikoak beren jabeei dagozkie, eta ondorioz, horiei buruz sor daitekeen edozein balizko eztabaidaren erantzuleak beraiek dira.
Web orrira sartzen direnek edukiez egiten duten erabileratik eratorritako kalteen erantzukizunik ez du izango ELKANO FUNDAZIOAk, ezta web orrira sartzen direnek egin ditzaketen lege-hausteen erantzukizunik ere.
COOKIak
Web orri honek cookiak erabiltzen ditu erabiltzaileari esperientzia hobea eskaintzeko.
Zure ekipoan instalatutako cookiak baimendu, blokeatu edo ezabatu ditzakezu zure terminal edo gailuan erabiltzen duzun nabigatzailearen aukerak konfiguratuz.
Erabiltzaileak aukera du nabigatzailea konfiguratzeko artxibo horien instalazioa eragozteko helburuarekin, baina, kasu horretan, litekeena da web orriak eskaintzen dizkion funtzionaltasun guztiak erabiltzeko aukerarik ez izatea.
Informazio gehiago eta konfigurazioa aldatzeko aukera “cookien politika” atalean.
ERANTZUKIZUNA
Web orri honetara sartzen diren erabiltzaileek legeak dioena betez egingo dute, eta beraz, ezingo dute web orrira edo edukietara sartu legeak dioena hautsiz eta/edo helburu bidegabeekin, hirugarrenen eskubide eta askatasuna kaltetuz edo web orria kaltetu, hondatu, saturatu edo geldotzeko helburuarekin, ELKANO FUNDAZIOAren edo hirugarrenen kaltetan. Web orriaren erabilera okerra egiteagatik hirugarrenei kalteak edo galerak eragiten dieten erabiltzaileak erantzule egingo dira.
ELKANO FUNDAZIOAk ez du bere gain hartuko web orri honetan argitaratutako informaziotik eratorritako erantzukizunik baldin eta informazio hori fundazioarekin zerikusirik ez duen hirugarren batek manipulatu edo sartu badu.
Edonola ere, ELKANO FUNDAZIOAk adierazten du berehala ezabatuko duela nazioko zein nazioarteko legea hauts dezakeen edozein eduki, eta baita moralaren eta ordena publikoaren aurkako edozein eduki; eta, hala badagokio, berehala ezabatuko du web orri horretarako esteka, aginte eskudunei eduki horren berri ematearekin batera. Erabiltzeak uste badu web orri honetako edukiren batek nazioko edo nazioarteko legeren bat hausten duela, moralaren edo ordena publikoaren aurkakoa dela, arren berehala jakinarazi web orriko titularrari.
Web orri hau behar bezala ibiltzeko berrikusi eta frogatu da. Lehen batean, funtzionamendu egokia berma daiteke urteko 365 egunetan, 24 orduz. Nolanahi ere, ELKANO FUNDAZIOAk ez du baztertzen programazio-akatsak izatea, edo ezinbesteak bultzatuta, ezinezkoa izatea web orri honetara sartzea.
ADIN TXIKIKOAK
Adin txikikoak ikus ditzaketen edukien eta/edo zerbitzuen erantzukizun osoa beren zaintzaren arduradunei dagokie.
IP HELBIDEAK
Web orri honetako zerbitzariek automatikoki detektatu ahal izango dituzte IP helbidea eta erabiltzailearen domeinu-izena. IP helbidea automatikoki ordenagailu bati ematen zaion zenbakia da Internetera konektatzen denean. Informazio hori guztia zerbitzariaren jarduera-fitxategi batean gordeta geratzen da, eta horrek, gerora, datuak prozesatzea ahalbidetzen du, neurketa estatistikoak egiteko helburuarekin; era horretan jakin daiteke orriak zenbat aldiz inprimatzen diren, web zerbitzuetara egindako bisita kopurua, bisiten ordena, sarbide puntua, eta abar.
ESTEKAK
ELKANO FUNDAZIOAk eskubidea du edozein esteka ezabatzeko bere edukia ez dela zilegia edo hirugarrenen ondasun nahiz eskubideak urratzen dituela jakin bezain laster.
Beste orri batzuk irekitzeko web orri honetan txertatzen diren hiperesteken fidagarritasun eta bizkortasunaren erantzukizunik ez du fundazioak, eta ez du esteka horien baliagarritasuna bermatzen; era berean, esteka horien bidez erabiltzaileek ikus ditzaketen eduki edo zerbitzuen erantzukizunik ez du fundazioak, ezta horien funtzionamendu egokiaren gainekorik ere.
SEGURTASUNA
Industrian onarpen zabala duten informazioaren segurtasun teknikak erabiltzen ditu web lekuak, hala nola, firewalls, sarrerako kontrol prozedurak eta mekanismo kriptografikoak, baimendu gabeko inork ez dezan datuetarako sarbiderik izan.
Era berean, izaera pertsonaleko datuen segurtasuna eta osotasuna bermatzeko, horiek galtzea, aldatzea eta/edo baimendu gabeko hirugarrenek horietara sarrera izatea eragozteko neurri teknikoak nahiz antolamendu-neurriak hartu ditu ELKANO FUNDAZIOAK.
BALIOGABETZEA EDO BALIOGABETZE ERLATIBOA
Xedapen horietako edozein baliogabea edo eragingabea jotzeak, osotasunean edo zati batean, ez du gainontzeko xedapenen baliotasun edo eraginkortasunean eragingo, eta horrenbestez ELKANO FUNDAZIOArentzat eta erabiltzailearentzat loteslea izaten jarraituko du.
LEGE APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA
Erabilera baldintza hauek guztiak Espainiako legeak arautzen ditu. Gatazka edo desadostasunik izanez gero, erabiltzaileak berariaz uko egingo dio egokitu dakiokeen edozein eskumeni eta Donostiako (Gipuzkoa) epaitegi eta auzitegien eskumen pean jarriko da.