'Tánana' dokumentalaren emanaldia eta solasaldia Donostian

12 AZA, 2020
Martín González Calderónen bizipenen bidez, lanak Patagoniako yagan herriaren esentzia berpizten du. Azaroaren 18an, asteazkena, izango da emanaldia,  Euskal Itsas Museoan (Donostia).

 

Duela 500 urte, 1520ko urriaren 21ean, Espezieriako ontzidiak aurrerantzean Magallaes itsasartea deitu zitzaionaren sarrera topatu zuen. Testuinguru horretan, Elkano Fundazioak Txileko hainbat kultur erakunderekin lankidetzan aritzeko bideak zabalik ditu, efemeride horri buruzko hainbat ikuspegi ezagutzeko eta zabaltzeko; baita ere, euskalduna bezala, itsasoarekin harreman estua duten beste herri batzuekin harremanak estutzeko helburuarekin.

Espediziokide haiek hilabete baino gehiagoz nabigatu zuten azaroaren 28an Ozeano Barera irten arte, ondoren Moluketara jarraitu ahal izateko –hau zen eta bidaiaren hasierako helburua. Bidaiariek egun haietan ez zutela giza seinalerik ikusi idatzi zuten, gauetako batean lehorreko sutegi batzuk baizik. Hala ere, Patagonia Australeko lurralde haietan, Suzko Lurraldean, yaganak bizi ziren, herri kanoeroa; gaur egun, Txilen eta Argentinan,  zenbait komunitate dituen Patagoniako jatorrizko kultura.

Alberto Serrano eta Cristobal Azocarren 'Tánana' dokumentala 2016an ekoitzitako lana da, eta yaganen espiritua berreskuratzen du Martin Gonzalez Calderonen bizipenen bidez. Bere herriak 6.000 urte baino gehiagoz bizi izan zen ehunka kanal eta uharteen artean hazi zen. Baina tradizio aske eta nabigatzaile hau debekatua izan zitzaien. 'Tánana'  hitzak, yagan hizkuntzan, itsasoratzeko prest egotea esan nahi du; dokumentalean, González itsasaldi berri bat prestatzen ari da, lurraldeari eta bere kulturari buruzko bere jakituria legatzeko asmoz. Zoritxarrez, aurten bertan hil da, europarrek itsasartea aurkitu zutela 500 urte bete baino egun batzuk lehenago. Lanaren proiekzioarekin, Elkano Fundazioak, Getariako Udalak eta Euskal Itsas Museoak ondare hori partekatu nahi dute, 'Mundubiraren ubera' programaren baitan.

Nelson Aguilera antropologo txiletarrak –Patagoniako jatorrizko kulturen eta komunitate horien egungo egoeran aditua– eta Xabier Alberdi historialari eta Euskal Itsas Museoaren zuzendariak dokumentalaren proiekzioa aurkeztuko dute Donostiako Itsas Museoan, azaroaren 18an (aldez aurretik izena ematea telefono bidez: +34 943 430051, edo mezu elektroniko bat bidaliz komunikazioa@itsasmuseoa.eus helbidera).