Nekatoenean Elkanori buruzko literatura-egoitza egin ahal izateko epea maiatzaren 31n amaituko da

19 MAI, 2020
Elkano Fundazioak eta Iparraldeko hiru kultur erakundek euskaraz lan egiten duten idazleei deialdia egin diete. Genero libreko lanak izan daitezke, eta Elkanorekin, zirkunnabigazioarekin eta bere testuinguruarekin lotuta egongo dira.

Elkano 500 Fundazioak, Euskal Itsasebazterreko Ekimenen Zentro Iraunkorrak (CPIE - Littoral basque Euskal itsasbazterra), EKEk eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) deialdia zabaldu dute euskaraz lan egiten duten idazleek datorren udazkenean Hendaiako Nekatoenea etxean literatur sorkuntzako egoitza bat egiteko proposamena aurkez dezaten. Proposamenak aurkezteko epea maiatzaren 31n amaituko da. 

Ipar Euskal Herriko hiru kultur erakundeek urtero antolatzen duten beka honen hamargarren edizioa da. Oraingo honetan, munduari lehen itzulia eman zitzaionetik 500. urteurrena dela eta, Elkano Fundazioak bat egingo du antolatzaileekin. Genero libreko lanaren gaia Elkanorekin eta zirkunnabigazioarekin lotuta egon beharko da, baita gai periferikoekin ere, hala nola nabigazioa, esplorazioa, kartografia, astronomia eta abar. 

Egonaldia hilabetez egingo da, 2020ko urritik abendura bitartean, Nekatoenea baserrian, Abbadia inguruan, Hendaian.

Literatura-egoitza eskuratu nahi dutenek, posta elektronikoz bidali beharko dute proposamena jfrahier@hendaye.com helbidera.

Epaimahaia lau erakunde antolatzaileetako ordezkari banak osatuko dute.

Deialdiaren xehetasunak erantsitako dokumentazioan daude eskuragarri.