Lehen mundubiraren inguruan sortu diren mitoak gainbegiratuko ditu, bereziki Elkano, Magallanes eta Victoria untziaren ingurukoak. Mito horiek interes ezberdinengatik sortu eta mantendu dira mendeetan zehar.
Alberdi Albaola Elkartearen Ikerketa Saileko zuzendaria da eta Donostiako Untzi Museoan zuzendari zientifikoa, baita Elkano Fundazioan aholkularia. Hitzaldian errepasatuko duen mitologia horrek adierazten du lorpenak izan zuen eta duen pisua mendebaldeko pentsaera eta kulturetan, eta, aldi berean, gertakari historikoen ezagutza indargabetu du. Oro bat, komeni dena ez da mitologia hori deuseztea, baizik eta identifikatzea eta gertakari historikoengandik bereiztea, bidaiaren inguruan kontaketa ahalik eta zuzenena eraiki dadin, barnebiltzen eta baloratzen dituena oinarrizko aspektuak, maiz, historiografiak bigarren planora eraman dituenak.
'Origen y trascendencia de algunos mitos en torno a la primera vuelta al mundo' hitzaldia San Telmo Museoak 2018an Elkano eta lehen mundubiraren inguruan abian jarri zuen zikloan kokatzen da, 2019-2022 artean Juan Sebastian Elkano nabigatzaile getariarrak lehen mundu bira egin zuenaren 500 urteak betetzen dira eta.
San Telmo Museoaren Elkano zikloari buruzko informazio guztia ikusi
Argazkiaren egilea: Luis Irisarri.