Julian Diaz Alonsok idatzitako Elkanoren biografia eguneratua euskaraz eskuragarri dago jada, "J.S. Elkano. Aztarnaren bila" izenburupean. Itsasmuseum Bilbaoko zein Donostiako Aquariumeko dendetan eros daiteke. Egileak bi museoek ekoiztutako izenburu bereko erakusketarako egindako dokumentazio-lanean oinarritzen da argitalpena. Esteka honetan ere eskuragarri dago online; gaztelaniazko bertsioa, berriz, hainbat plataforma digitaletan eskura daiteke.
Juan Sebastián Elkano, gizon zuhurra zen edo ausarta? Zentzuzkoa edo konkistatzaile bat zen? Diskretua edo nabarmentzen zenetarikoa? Fidagarria zen? Agintaria? Zein hizkuntza menperatzen zituen jakitea, munduari bira ematea bere erabakia izan zen edo ez jakitea, eta gertakizun honek bere pertsonarengan izan zuen eragina eta espedizio arrakastatsuaren ostean bere planak zeintzuk ziren ezagutzea dira besteak beste, argitalpen honek biltzen dituen hausnarketak.
Euskarazko lan honen ekoizpenak Elkano Fundazioaren laguntza izan du, baita Itsasmuseum Bilbao eta Donostiako Aquariumena ere.
Bilboko museoan erakusketa 2021eko apirilaren 11ra arte egongo da zabalik.