Mundubira musika bidelagun Euskadiko Orkestra Sinfonikoak lehen mundubiraren 500. urteurrena ospatzeko egin duen ekarpena da. Datorren otsailaren 5ean, zikloko hirugarren obra estreinatuko dute Bilbon, Iparraldeko konpositore Joël Merahren 'Jakinduriaren usaina'. Lanak Ozeano Bareko eta Asiako urak zeharkatuko ditu. Donostia, Gasteiz eta Iruñan ere entzun ahal izango da. 2021-22 denboraldi honetan, Teresa Catalanen 'La victoria vacía' estreinatuko da.
Egitasmoaren testuinguruan, Euskadiko Orkestrak bost euskal konpositoreri beste hainbeste konposizio sortzea proposatu zien, ibilbide tarte desberdinetan zentratzeko adierazpen bakarrarekin. Horien guztien batasunak musikaren ikuspegi guztiz berritzailetik osatuko du munduari bira.
Enkargu eta estreinaldi ordenaren arabera, Mikel Chamizo (Navigare necesse est), Mikel Urquiza (Mis monstruos marinos), Joël Mérah, Teresa Catalan eta Zuriñe F Gerenabarrena dira. Guztiak euskal lurralde desberdinetakoak dira, eta haien kopuruak espedizioaren hasieran osatu zituzten bost ontzietara garamatza.