Elkanoren Getaria ezagutzeko bisita gidatuen egitarau zabala

25 MAR, 2021
Herriko turismo bulegoan "Elkano, lehen mundubira" erakusketa dago ikusgai.

Getariako Udalak bisita gidatuen progama berezia jarriko du martxan Aste Santutik aurrera, lehen mundubiararen 500 urteurreranen testuinguruan herriaren historia, ondarea eta Ekanorekin lotura ezagutzera emateko. 

Hiru eratako bisitak antolatuko dira, publiko desberdinei zuzenduta: “Elkanoren Getaria aurki ezazu” bisita, publiko orokorrarentzat, bisita antzeztua familientzat eta adituekin bisita, gaiarekin interesa dutenentzat. Guztiak ordainpekoak izango dira eta, momentuz, euskaraz eta gaztelaniaz eskeiniko dira. Bisita guztiak Turismo Bulegoa izango dute abiapuntu,  “ELKANO, Lehenengo Mundubira” erakusketaren egoitza. Erakusketa hau Donostiako Euskal Itsas Museoen egon da 2019 eta 2020 urteetan eta orain, museoarekin lankidetzan, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesari esker, Getariako Turismo Bulegoaren espazioetan egokitu da. Lankidetza horren emaitza da, halaber, bisita gidatuen programa.

Bisiten ezaugarriak

“Elkanoren Getaria aurki ezazu” , publiko orokorrari zuzendutako ibilbidea, Turismo bulegoan kokatuta dagoen erakusketatik abiatuta Getariako herria zeharkatuko du, Elkanorekin harreman zuzena duten hainbat eraikuntza, monumentu, artelan eta kokapen bisitatuaz. Aste Santutako egun guztietan eskeiniko da eta, ondoren, aste bukaeretan. 

Prezioak: Orokorra, 4,00€  / 12 urtetik beherakoak, 2,00€

Antzeztutako bisitak,  familiei eta haurrei zuzendutako bisita bereziak izango dira, aktore aditu baten eskutik. Elkanorekin batera Munduari lehen bira eman zion Barakaldoko Juan de Zubileta txalupa-mutilaren papera egingo du, garaiko marinel erropez jantzirik. Aukera hau apirilaren 3 eta 10ean eskeiniko da, goizeko 11:00etan euskaraz eta 12:00etan erdaraz.

Prezioa: 4,00€ / 12 urtetik beherakoak: 2,00€

Azkenik, hilean behin, “ELKANO. Lehenengo Mundu Bira” erakusketaren komisarioa den Xabier Alberdi Lonbiderekin bisita gidatu bereziak egingo dira. Erakusketaren eduki eta ezaugarri ezberdinak sakonduko dira bisita hauetan. Bisita hauetan ere, Turismo bulegoan kokatutako erakusketa eta Elkanorekin harreman zuzena duten Getariako hainbat eraikuntza, monumentu, artelan eta kokapen bisitatuko dira. Bisita berezi hauek, apirilean hasita, hileko azken asteazkenetan izango dira, arratsaldeko 18:00etan

 

Esku-hartzeak herrian

Bisita egitarau bereziari lotuta, hainbat esku-hartze egin dira herrian.

Batetik, Getariako sarreran dagoen oroimen monumentuan, marinelen oroitarria eguneratu da eta orain arteko 18 izenei beste 17 gehitu zaizkie, azkeneko ikerketek dioten bezala 35 izan baitziren lehen mundu bira eman zuten espedizio kideak. Lehenengoak Elkanorekin iritsi ziren Victoria ontzian, 1522ko irailaren 6an eta gainontzekoak beranduago: hilabete batzuetara 12 Cabo Verdetik, eta gainontzekoak hainbat urteren buruan, Moluketan preso egon ondoren.

Bestetik, 'Bostekoa munduari' lelopean, Getariako txikienek egindako irudietatik abiatuta sortutako banderolekin jantzi dira Getariako kaleak. Ekimen honen helburua izan da Getaraikoa umeak bere historian murgiltzea, eta lehen  mundubira zein aniztasunaren inguruko hausnarketa bultzatzea.