'Elkanoren aztarnaren bila' erakusketa, podcasten bitartez entzungai

31 MAR, 2020
Itsasmuseum Bilbao museoak 'Elkanoren aztarnaren bila' 'erakusketan Juan Sebastian Elkanoren gorabeherak errepasatzen ditu, zirkumnabigazioaren aurretik, bitartean eta ostean.

Julián Díaz erakusketaren komisarioak eta Radio Euskadiko Más que Palabras saioak duela 500 urteko lehen mundubiraren inguruko gertaera eta xehetasunak azaltzen dituzte podcast serie honetan.

Joan den urteko ekainetik, Itsasmuseum Bilbaok Juan Sebastian Elkanoren bizitzan sakondu nahi du, 'J. S. Elkanoren aztarnaren bila' erakusketan. Honetan, bisitariek aukera dute zirkumnabigazioaren aurreko, bitarteko eta osteko informazioa ezagutzeko. Zirkumnabigazioa orain dela 500 urte abiatu zen, espezia-irletara joateko bide berri bat topatu nahian.

Igandero, gainera, Almudena Cachok aurkezten duen Radio Euskadiko Más que Palabras saioak mundubiraren inguruko hainbat alderdi hurbiltzen dizkigu:  datu kuriosoak, eta kasu askotan orain arte argitaragabekoak, erakusketaren komisarioak ikerketa lan luzean zehar topatu dituenak, eta mundubiraren inguruko gertaerak argitzeko balio dutenak.

Podcastak esteka honetan daude entzungai. Kapitulo desberdinetan, besteak beste, Elkano familiaren jatorria ezagutu ahal izango da, espezieen irletara abiatu aurretik zertan ibili zen Getariako, nolakoa zen bizitza ontzi haietan, edota bidaiaren etapa desbedinetako xehetasunak, bidai haien helburuak eta marinel haien motibazioak hobeto ulertzeko.

Gainera, Itsasmuseumek erakusketaren audiogidak eskuragarri jarri ditu App Store eta Google Play-n, publikoak historia etxetik atera gabe ezagutu ahal izateko.