Elkano Fundazioa, Hungariako FöldGömb elkarteak antolatzen duen Explorers Day ekimenaren 7.n edizioan

4 EKA, 2020
Rafael Zulaika Elkano Fundazioko proiektuen koordinatzaileak euskaldunok lehen mundubiran  egindako ekarpena errepasatuko du hitzaldi birtual batean.

Ekitaldia online egingo da ekainaren 13an eta 14an. Földgömb Espedizio Ikerketarako elkarte hungariarrak, jardunaldien antolatzaileak, bere sorreraren 90. urteurrena ospatuko du aurten.

Elkano Fundazioak Explorers Day delakoaren zazpigarren edizioan parte hartuko du, Cervantes Institutuaren eskutik, Budapesteko (Hungaria) Földgömb Elkarteak antolatutako zientzia dibulgazioarako nazioarteko ekitaldian, hain zuzen ere. Hitzaldi-programa zabal baten bidez, ekitaldiak Magallanes itsasartea aurkitu zenetik 500 urte igaro direla gogoratuko du, baita Elkanok munduari emandako lehen itzulia ere. Klima-aldaketa eta klimaren ikerketa izango dira ekainaren 13an eta 14an egingo den hitzaldien protagonista nagusiak. Osasun krisialdia dela medio, ekimena online izango da.

Rafael Zulaika Fundazioko proiektuen koordinatzaileak "Lehen mundubira: Magallanes eta Elkano bi kapitainen istorioa" hitzaldiarekin parte hartuko du ekainaren 14an, igandean, 10: 00etan. Bere hitzaldian, Espezieriarantz abiatu eta Lurrari lehen itzulia eman zion espedizioari egindako euskal ekarpena errepasatuko du. Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 34 tripulatzailek eta Euskal Herriko ontzioletan eraikitako hiru ontzik parte hartu zuten bidaia horretan, besteak beste; hortik abiatuta, Zulaikak Euskal Herriak Aro Modernoko bidaia ozeaniko handiei egindako ekarpen garrantzitsuan sakonduko du. Lehen mundializaziotzat jotako gertaera historiko hark ekarri zituen hainbat aldaketa gogoratuz, globalizazioari dagokionez gaur egungo gizarteak dituen zenbait erronkari buruz hausnartzera gonbidatuko da publikoa.

Elkano Fundazioaren hitzaldira eta programaren gainerakoetara joateko, esteka honen bidez eman behar da izena. Izen-ematea doakoa da.