Gure youtubeko kanalean ikusgai dago jada Nelson Aguileraren hitzaldia

12 MAR, 2020
Chileko Austral Unibertsitateko antropologoak Patagoniako jatorrizko herri eta gizarte menderatzailearen artean sortutako harremanaren inguruan solasaldi ireki bat eskeini zuen Getarian.

Chileko Austral Unibertsitateko Nelson Aguilera antropologoak Mundubiraren ubera topagunean parte hartu zuen Getarian, "Después del primer encuentro" hitzaldiarekin. Elkano Fundazioak eta Getariako Udalak antolatuta, Mundubiraren ubera egitarauak iraganaz begirada irekiaz ikasi eta hausnartu nahi du, Elkanoren lehen mundubiraren 500 urteurrena ospatzen denean.