'Elkanoren Euskal Herri barneko bidaia' Uda Ikastaroa bertan behera geratu da

1 IRA, 2020
Osasun krisiaren bilakaera dela eta, Elkano fundazioak irailaren 23 eta 24rako aurreikusita zegoen 'Elkanoren Euskal Herri barneko bidaia' udako ikastaroa bertan behera uztea erabaki du.

 

Osasun krisiaren bilakaera dela eta, Elkano Fundazioak 'Elkanoren Euskal Herri barneko bidaia' udako ikastaroa bertan behera uztea erabaki du. Mintegia irailaren 23rako eta 24rako aurreikusita zegoen, Donostiako Miramar Jauregiaren eta Getaria artean, Juan Sebastian Elkano eta Espezieen irletara ontziratu ziren gainerako euskaldunak bizi ziren ingurunean sakontzea, ikertzea eta ezagutzeko helburuarekin.

Fundazioak deitoratu egiten ditu erabaki horrek ikastaroan matrikulatuta zeuden pertsonei eragin diezazkiekeen eragozpenak; UPV/EHUko Udako Ikastaroen antolakuntzak matrikulen zenbateko osoa itzuliko die. Erakundeak bere erabakiaren berri eman die, banaka, hitzaldietan, mahai-inguruetan eta bisita gidatuetan hizlari gisa parte hartu behar zuten pertsonei, bai eta ahozko komunikazioen atalean parte hartzeko hautagaitzak aurkeztu zituzten profesionalei ere. Elkano Fundazioak eskerrak ematen dizkie egindako ahaleginagatik, eta datorren urteko edizioan bere parte hartzea izatea espero du.