Arlo desberdineko erakunde eta eragileekin elkarlana izango da Elkano Fundazioaren oinarrietako bat.
Hori dela eta, Elkano Fundazioak elkarlanerako bideak aztertzen dabil eragile publiko eta pribatuekin. Testuinguru horretan, Elkano Fundazioko lantaldea Andaluzian izan da, eta bere proiektuaren berri eman die Sanlucar de Barramedako alkate Victor Morari.
Bisitan zehar, Elkanoko zuzendari Ion Irurzun eta Alaia Berriozabal, proiektu teknikariak, lehen munduko iztuliaren 500 urteurrenean hiri hauek bultzatzen ari diren egitasmoak ezagutzeko aukera izan zuten. Elkano Concepcion ontziko maestre gisa itsasoratu zen espedizio hura –Fernando de Magallanes portugaldarra buru zela, 1521eko apirilaren 7an Moluketan hil arte– Sevillatik irten zen 1519ko abuztuak 10ean eta irailaren 20an Sanlucarren itsasoratu zen.
Audiovisuales Culturales y Solidarios (A.C.Y.S) plataformak ekoiztutako El Duende de Sevilla pasa por la Primera Vuelta al Mundo filmearen aurkezpen ekitaldian ere parte hartu zuten.