500 urte geroago, mundubira eta bere ondorien inguruan hausnartzeko online ikastaroa

19 OTS, 2021
Begi Bistan enpresak antolatuta, ikastaroak bederatzi hitzaldiren bitartez iraganera bidaia egitea proposatzen du,  gure gizartearen oraina eta etorkizuna hobeto ulertzeko. Ikastaroa Oniversity adineko pertsonentzako ikaskuntza birtualeko plataforman gauzatuko da. 

Nolakoa zen mundua eta nolakoa zen Euskal Herria lehen mundubiraren garaian? Zer helburu izan zuen bidaiak? Nolakoa izan zen espedizioa? Nola aldatu zen historia eta zer ondorio izan zituen, gaur egunera arte?

Hauek dira, beste hainbaten artean, apirilaren 12tik ekainaren 25era bitartean "La primera circunnavegación de Elkano: vascos en los albores del mundo moderno" online ikastaroak jorratuko dituen gaietako batzuk. Ikastaroa Begi Bistan turismo jasangarriko enpresak antolatu du, Elkano Fundazioa eta Gipuzkoako Aldundiarekin (Adinberri estrategiaren bidez) elkarlanean. 

Saioak asteazkenero izango dira, 17: 30etik 18: 30era, Oniversity 55 urtetik gorako pertsonentzako ikaskuntza birtualeko plataformaren bitartez. Hitzaldiak gazteleraz izango dira.

Matrikulak 90 euro balio du eta dagoeneko zabalik dago. Esteka honetan informazio gehiago dago ikusgai, baita izena emateko aukera ere. 

Partehartzaileek bere esperientzia zabaldu ahal izango dute, euskal kostaldeko itsas ondarea ezagutzeko bisita gidatuen bitartez, baita lehen mundubiraren jatorrira, Gipuzkoako kostaldera,  astebeteko study tour edo ikasketa bidai baten bitartez.