Elkano bera, eta burutu zuen balentria ezagutzera eman nahi duten proiektuak koordinatzeko sortu da.

Elkano marka

Egun ezezaguna izaten jarraitzen duen historiako zati bat ezagutzera emateko sortu da fundazioa: munduaren inguruko lehen itzulia, Elkanok zuzendua, orain dela bost mende hain juxtu. Gizateriarentzat aldaketa garrantzitsuak ekarri zituen gertaera historiko hark hiru urteko iraupena izan zuen, eta euskaldunek, beste batzuekin batera, protagonismo handia izan zuten.

Fundazioak aldi baterako iraupena izango du, hain zuzen ere espedizioak izan zuen iraupen bera, eta helburu nagusi bat: herritarren jakin-nahia piztea gertakari garrantzitsu haiekiko eta gertakari horiek garaiko gizartean nahiz gizakiaren historian izan zuten ondorioekiko. Zer izan ginen euskaldunok orain bost mende eta zer izaten jarraitzen dugu gaur egun? Historiak, 500 urte geroago, agerian jartzen gaitu eta interpelatu egiten gaitu.

Kultura, ekonomia eta gizartea garatzeko aukera bilakatu nahi du urteurren hau fundazioak, eta horrela, etorkizunerako ondarea utzi.

+ Irakurtzen jarraitu
Patronoak

Elkano marka

Elkanok merezi du ezaguna izatea euskaldunen artean eta mundu osoan, eta guztien aintzatespena izatea. Hori dela eta, egin zuen balentriaren urteurrena ospatzen den honetan, Elkano Fundazioak marka eta kontakizuna aurkeztu ditu, fundazioaren helburua bere egingo duten pertsona, eragile eta proiektuen atxikimendua lortzeko. Marka hori izango da hain zuzen Elkano fundazioaren hiru urteko ibilbidean (Elkanoren itsas-bidaiak izan zuen iraupen bera) egingo diren ekintza guztien ikurra.

Patronoak

Fundazioaren helburuak zainduko dituen erabaki-organoa da. Erakunde hauek osatzen dute:

Eusko jaurlaritza:

Arantxa Tapia. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua. 

Bingen Zupiria. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua.

Gipuzkoako Foru Aldundia:

Markel Olano. Gipuzkoako ahaldun nagusia.

Denis Itxaso. Kultura, Turismo, Kirol eta Lankidetza diputatua.

Urola Kostako Udal Elkartea:

Igor Iturain. Urola kostako Udal Elkarteko Lehendakaria.

Floren Iribar. Urola kostako Udal Elkarteko Batzordekidea.

Getariako udala:

Nikanor Lertxundi. Getariako alkatea.

Aitor Urresti. Getariako zinegotzia.