500 urteko bidaia: istorioak, errelatoak eta paradigmak

Nelson Aguilera, Antropologoa
20 ABE, 2021

Kontakizun historiko batera hurbiltzen garenean, denbora-segida sendo batean antolatutako eta zalantzarik gabeko gertakariak zerrendatzeari egiten diogula aurre uste izateko joera dugu. Gertakarien narrazioan lortu nahi den ustezko objektibotasunetik urrun, narrazio oro kontakizun bat da, definizioz, eta bere egituraren barnean jasotzen du sinesmen, enfasi eta paradigma multzoa, narratzaileaz gehiago esan ohi diguna narrazioaren xede den hartaz baino.

…patagoniar bat ekarri zuten itsasontzietara txalupan eta jaten eman zioten eta ardoa edaten. Asko poztu zuten beste gauzatxo batzuk ere eman zizkioten, bereziki ispilu bat; bere irudia bertan ikusi zuenez, hain zegoen ikaratuta, ikustekoa zen zer egiten zuen. Urrea eta zilarra ere erakutsi zizkioten, baina ez zuen inolako keinurik egin. Handia zen gorputzez eta itsusia. Zebra-larru bat zeraman soinean, ostrukaren lumekin egindako lumajea buruan, arku bat eta abarkak oinetan. Iluntzen ari zela ikusita, lurrera eraman zezaten keinu egin zien. Andres Urdaneta, 1536

 

Kontakizun historiko batera hurbiltzen garenean, denbora-segida sendo batean antolatutako eta zalantzarik gabeko gertakariak zerrendatzeari egiten diogula aurre uste izateko joera dugu. Gertakarien narrazioan objektibotasun-ustekotik urrun, narrazio oro kontakizun bat da, definizioz, eta bere egituraren barnean jasotzen du sinesmen, enfasi eta paradigma multzoa, narratzaileaz gehiago esan ohi diguna narrazioaren xede den hartaz baino.

Narrative of the surveying voyages of His Majesty's Ships Adventure and Beagle between the years 1826 and 1836.

Kontakizun historikoa inoiz ez da neutroa, alderantziz, deskribatutako gertakarien inguruan epika bat eraiki nahi izaten du protagonista diren pertsonaien mesedetan.

Deskribatutako gertakariez haratago doazen aldagaiak aintzat hartuta aztertu behar da iraganeko gertakarien narrazioa, testuinguruak zehazten baititu azkenik kronikaren garrantzia, interpretazioa eta hura osatzen duten ezaugarriak. Historiaren analisian berezkoa den faktore hori aintzat hartuta ulertuko dugu aurreko baieztapena bereziki sentikorra dela herrien eta nazioen narratiban “gertaera gogoangarri”  bihurtu diren gertakarien kronikari dagokionean; horien alderdi moralak eragin egiten digu kontatutako gertakarietatik mendeak igaro ondoren ere.

Kontakizun historiko oro komunikazio-ekintza bat da, eta, horregatik, egitura “ikusezinean” biltzen ditu komunikazio hori jasotzen duenarengan erreakzio bat eragitea xede duten hainbat definizio eta asmo. Inoiz ez da neutroa, alderantziz, deskribatutako gertakarien inguruan epika bat eraiki nahi izaten du protagonista diren pertsonaien mesedetan.

Americae Sive Qvartae Orbis Partis Nova Et Exactissima Descriptio, 1562 
 

Magallaes eta Elkanoren bidaiaren (1519-1521) kontakizunak aztertuz gero, bidaiaren testigantza utzi zutenetako bakoitzaren joerak igarriko ditugu. Bai eleberri gisa kontatutako Pigafettaren kontakizunak, bai Alboren  nautikatik egindako narrazioak, bai eta ezaguna den deskribapenetako bakoitzak ere hainbat publiko eta interesetara bideratutako ikuspegia sortzen du. Dena den, diskurtsoaren mamia Erdi Aroko eta Ilustrazio aurreko ikuspegiaren ingurukoa da, argi eta garbi eurozentrikoa, ezezaguna den hartarako abenturaren ideia nonahi duena.

Espedizionarioek ezagutzen dituzten biztanleriak nabigazioko gertakari puntualetara murrizten dira eta beste kulturalaren eraikuntza soziala fantasiaren edo hiperbolearen inguruan dabiltzan ingurune eta espezie ezezagunen paisaiarekin zehazten da. Garaiaren joerak narrazioak zeharkatzen ditu argi, baina nabarmen gertatzen den ezaugarri horri espedizioaren testuingurua ulertzen laguntzen duten alderdiak gehitzen zaizkio.

Dakigun moduan, Espainiako erreinuak Ekialde Urruneko espezieekin zuen merkataritzako interesetik sortu zen lehen zirkumnabigazioa, Portugaleko erreinuarekin lehia irekian, Tordesillasko Itunetik (1494) sortutako banaketaren ondoren. Era berean, aintzat hartu behar dugu espedizioa Fugger familiaren (Die Fugger) maileguen bitartez finantzatu zela; bankari alemaniarren familia hark bost itsasontziak hornitzeko beharrezko dirua eman zuen aurki zitezkeen lurraldeen bermearen truke. Azkenik, kontuan izan behar dugu Europa gatazkan zebilela inperio handiak finkatu nahian eta botere hegemonikoaren ideia definitu nahian; eta Westfaliako Bakearekin (1648) gauzatu zuen estatuen subiranotasunaren kontzeptua.

Zibilizatua zenaren nagusitasunak ezkutatu egin zituen “deskubritutako” tradiziozko kulturen konplexutasunak eta ezinezko bilakatu zuen kulturarteko harremanetan gertatzen ziren harreman sozial korapilatsuak ezagutzea.

Konkista-espedizio bat izatetik urrun, lehen zirkumnabigazioak mundializazioaren hastapena ekarri zuen kapitalismoaren garapenarekin lotuta. Magallaes eta Elkanoren espedizioaren xedea urruneko merkatuetara heltzeko bide berriak zabaltzea baino ez zen; baina, horrekin ez zen itsasoz haraindiko lurraldeetan espainolen nagusitasuna baieztatu, ondorengo espedizioekin gertatu zen bezala. Ameriketan interes europarrak zabaltzeko merkataritza-logikak hurrengo mendeetan jarraitu zuen, baina gertakariek espedizio hura jotzen dute mundu-mailako hedadura izan zuen nazioz haraindiko lehen abenturatzat.

Nabigatzaile europarren eta herrialde indigenen arteko gero eta harreman handiagoak aukera eman zuen deskribapen etnografikoak egiteko, eta deskribapen horiek Patagoniako herriak animaltasunaren edo basatasunaren testuinguruan kokatu zituzten. Lurraldeetan barrena bilutsik eta sinpleki ibiltzen ziren subjektu kultural haiek XIX. mendearen erdialdera arte indartu ziren nagusitasun-ikuspegien arabera kategorizatu ziren; orduan, Patagonia australeko jatorrizko herrialdeetan biztanleria murrizten hasi zen XX. mendean zehar birtualki desagertu arte.

Narrative of the surveying voyages of His Majesty's Ships Adventure and Beagle between the years 1826 and 1836

Zibilizatua zenaren nagusitasunak ezkutatu egin zituen “deskubritutako” tradiziozko kulturen konplexutasunak eta ezinezko bilakatu zuen kulturarteko harremanetan gertatzen ziren harreman sozial korapilatsuak ezagutzea. Harreman horiek tradizio indigenetan bizirik zirauten zenbaitzuengan oraindik ere agertzen ziren funtsezko printzipioetan oinarritzen ziren; eta horien artean, elkarrekikotasunaren, birbanaketaren eta osagarritasunaren ideia nagusitzen da. Egiaz, hainbat identitate indigenaren arteko tentsioak lehen europarrak iritsi baino lehen eta ondoren gertatu ziren, baita desparekotasunean oinarritutako antolaketa sozialen agerpena ere. Berriki egindako ikerketen arabera, Magallaes itsasartean etengabekoa zen harremana lurreko eta itsasoko komunitateen artean, kanoek trafikatzen zituzten baliabideen bitartez.

"Narrative of the United States Exploring Expedition. During the years 1838, 1839, 1840, 1841, 1842" liburuko ilkustrazioa.

Lurrari lehen bira eman eta 500 urte geroago, galdera eta erronka berriak ekartzen dizkigu errealitateak. Kronikan deskribatutako gertakarien narratiba berriro aztertzeko behar nabarmenaren aurrean eta ondorioei buruzko goraipamen moral orotatik urrun, gertakari bat nagusitzen da beste guztien gainetik. 1520. urteaz geroztik mundua leku txikiagoa bilakatu da eta gizakiok amaituko delako ideia dugu munduari buruz.

Gure historiaren ondorio gara, baita historia osatzen duten gertakarietatik abiatuta eraikitako diskurtsoaren ondorio ere. Komunikazioaren eta ezagutzaren teknologien leherketaren ondoriozko mundu globalak aurrez aurre jartzen dizkigu harremanak izateko eta errealitate eta identitateak eraikitzeko modu berriak, dinamikoagoak eta likidoagoak agian. Munduan nabigatzeko modu berri horretan, egungo erronkek ez gaituzte gehiegi urruntzen duela 500 urte genituenetatik ziur asko, komunitate-lotura berrietan oinarritutako gizateria eraikitzearen harira., non “beste” kulturalaren ideia elkar gure desberdintasunetan beste batzuk bagina bezala elkar ikustean datzan.