Liburu aurkezpena: 'En el fondo la forma'

11 URR, 2022
19:00 / Koldo Mitxelena, Donostia

 

"En el fondo la forma" da Elkano Fundazioarekin elkarlanean argitaratutako Voces 5W bildumaren izenburu berria. Bertan, Ander Izagirre eta Leila Guerriero kazetariek kronikari ofizioari buruzko hausnarketa egiten dute.

Izagirrek eta Agus Moralesek, 5W aldizkariaren zuzendariak, liburua aurkeztuko dute datorren asteartean, urriak 11, arratsaldeko 19,00etan Donostiako Koldo Mitxelenan. Liburua eskuragarri dago jada 5W-ko denda digitalean eta liburu-dendetan. 5W-ko harpidetzak liburu hau etxera bidaltzea ere barne hartzen du.