Erakusketa: El viaje más largo

1601416800
1 EKA, 2020 – 30 IRA, 2020
San Telmo Museoa, Donostia

Ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean, Donostiako San Telmo Museoan 'El viaje más largo' erakusketa izango da ikusgai, iaz Donostian ikusi ahal izan zen ‘El Sueño: de la idea al proyecto’ aurrerapenaren jarraipena.

Erakusketaren ardatzak lehen mundubira eta bidaiak gizakiaren eboluzioan izan duen garrantzia dira. Horrela, erakusketaren egitarauak gizakiak bidaiaren aurrean eta ezezaguna den horren aurrean duen jarreraren inguruan hausnarketa egitea proposatzen du; eta lehen mundubira egungo banakako erronkekin eta etorkizuneko erronka kolektiboekin lotzen du.

Helburua zera da, publikoak mundubira bezalako gertakari historikoa ikuspegi emozional batetik deskubritzea, bidai ozeanikoen desafioak sentitzeko eta lehen mundubiraren historia, zein XVI mendeko itsasgizonek izan zituzten erronkak modu desberdin batean ulertzea, gizakiarragoa eta ulerterrazagoa.

'El viaje más largo' erakusketa Kultura Ministerioaren proiektu bat da. Komisario lanak Antonio Fernández Torresek egin ditu, baita Indietako Agiritegi Nagusiko artxibozain diren  Guillermo Morán Dauchez eta  Braulio Vázquez Camposek ere.