Dantza: Amoria & Dolore

22 URR, 2021
Andoain

Kresala Dantza Taldeak AMORIA & DOLORE Elkano, lehen mundubira dantza ikuskizuna eskeiniko du urriaren 22an, Andoaingo Bastero Kultur Etxean.

Ikuskizunak Elkanoren mundubiran eta euskal nabigazioaren urrezko aroan du sorkuntza abiapuntua. Faustino Aranzabalek zuzendu du obra berriaren koreografia eta jatorrizko musika  Enrike Solinisena da. Oholtza gainean, hogeita hamar dantzari inguruk, dantzaren bidez lehen munduko itzulia kontatzeko. Balleta 17 eszenatan eta akto bakarrean garatzen da, Esquivel, Iztueta eta Gadesi keinuak eta erreferentzia garbiak eginez. Horrez gain, Artzeren, Etxepareren eta Galeanoren poemek, besteak beste, obra goitik bera hezurmamitzen dute. Jon Etxabe, Daniele Carnovich, David Sagastume, Orfeo Donostiarra, Gazte abesbatza eta Orfeoi Txiki, eta Leire Berasaluce, Josean Bengoetxea, Maika Etxekopar eta Asier Hernandez errezitatzaileak izango dira Kresalako dantzariekin batera.