Antzerki komunitarioa: 'Mundo Magallanes-Elcano'

1601676000
2 URR, 2020 – 3 URR, 2020
Sevilla

Mundubirarekin harremana izan zuten hiri ezberdinetako dantza tradizionaletako maisuak Sevillara joango dira, Atalaya TNT Antzerki Ikerketarako Nazioarteko Zentroko  aktoreekin batera, eta hainbat herritar-talderekin lan egitera. Maisu-maistra horiek beren eskualdeetako dantza tradizionalak irakatsiko dizkiete talde horiei, eta pieza txikiak sortuko dituzte, eta urriaren 2an eta 3an Sevillako Fernando Magallanes parkean ikuskizun handi batean taularatu dira, ia berrehun herritar eta kolektiboren parte-hartzearekin. Euskal kultura ere berta irudikatuko da, Aitor Jimenez dantzariak Sevillako Antonio Ruiz Soler Dantza Kontserbatorio Profesionaleko ikasleei erakutsiko dien aurreskuaren bidez.